Jarduerak eta partaideak

Retorno al país de las almas. Oinarri bezala duela hamarkada bat idatzitako liburua hartuta, Jordi Esteva Boli Kostara itzultzen da Akanen mundo izpirituala osatzen duten sinismen eta aintzinako errituak erakusteko. Gaur egungo munduak aintzinako jakiturekiko sortzen duen mehatsuaren metafora argia da. Jordi Esteva Bidaiaria, idazlea eta dokumentalista da. Estreinaldia Euskal Herrian. www.returntothelandofsouls.com/thefilm_es.html.

Entre el Indo y el Karakorum. De la aventura a la solidaridad. Himalaia mendilerroa erakargarria izan da betidanik jende mota guztietarako. Indo eta bere magaleen artean babesa eta etxea aurkitu zituzten herriak, eta bidaiariak, bere tontorrak menderatu nahi dituztenak eta baita bere kulturak eta paisaiak ezagutu gure dituztenak ere. Indo ibaiak mendiak laztantzen ditu eta hara eramango gaitu Txema Cámarak, argazkilari eta mendizalea, horko jendearen eta edertasunaren aberastasuna erakusteko eta nola ibili daitezken elkarrekin abentura, bidaia eta solidaritatea. www.felix-baltistan.org.

La cuenca del Amazonas. Viaje por sus paisajes y sus gentes. Jon Arretxe, euskal idazleak munduko konplexu flubial handienera eramango gaitu. Honek munduko birika den Amazonia ureztatzen du, dagoen lora eta fauna mosaiko handiena osatuaz. www.jonarretxe.net.

Ibaizabal: naturaleza, patrimonio y mares. Gure artean uraren eta gizakiaren arteko lotura ibai batean ikusi badezakegu, hau Ibaizabal da. Honek ezin zuen huts egin Bilboko Kontsulatuaren 499. urtemugan. Ibaizabal-eko ibai-ahoaren bilakaera ikusiko dugu hiru ikuspegi ezberdinetatik. Lehena, natura aldetik izango da, bere eraketa geologikotik bertan egin diren jarduketa antropikoetara. Hemen ikus dezakegu nola garapenaren ardatz bihurtu den baina kostu oso handiarekin; bigarrena bere ertzen bilakaera izango da, batez ere industriaren eta eraikinen bitartez, bere eraldaketa eta kontserbazioarengaitik dagoen polemika ikusiaz.; hirugarrena berriz bere itsas historia izango da. Horrela bere garrantzia mundurantz irteera ate bezala, herentzi honen suntsiketa eta bere berreskurapen aukerak ikusiko ditugu. Álex Cearreta, geologoa eta EHUko irakaslea, Iñaki Uriarte, arkitektoa eta Xabier Armendariz, itsas historialaria parte hartuko dute.

Deja un comentario