Zer da Noraezean?

Gure logoNoraezean, Euskal Herriko Elkarte Geografikoa, irabazi asmorik gabeko elkarte bat da. Honek jakintza irrika eta izpiritu abenturazale, aurkitzaile eta humanista sustatu nahi ditu, aintzinako erakundeen antzera, jakintzako arlo guztietan gizakiaren ikusmugak zabaltzen eta gizaken arteko topagune bihurtuaz.

Bere helburua gure planetaren ardura da, sensibilizazio eta dibulgazioaren bitartez eta erdigune bezela gizakia eta bere kultura eta aniztasunaren errespetua edukiaz. Parte hartzen duten pertsonak batzen dituena, munduko herriekiko maitasuna, bidaiatzea, solasaldiak eta muga guztien atzetik dagoena ikusteko gogo eutsiezin bat dira.

Helburuen artean, ezagutza geografikoa, historikoa, kultural eta soziala daude. Jakintza sustapena, kultur eta ingurune ondarearen ardura, oraina ulertu eta analizatzeko beharrezkoak diren gakoen ezagutza eta euskaldunak gure planetaren ezagutzan eduki duten garrantziaren difusioa.

Horretarako orain eta aurrerantzean foru eta solasaldiak antolatuko ditu, ikerkuntza eta hartu emanak bultzatu, bidaiak antolatu, dokumentazioa eta publikazioak egin eta bere helburuak betetzearren edozein ekintzetan jardungo da.

Noraezean Euskal Herriko Elkarte Geografikoa, irekita dago bidaiatzea gustatzen zaion guztientzat eta aberastasun kulturalarekiko eta ingurunearekiko maitasuna eta jakinahia duen guztientzat.